berria.info

 

Ostirala, 2014ko azaroak 28a.

 

Euskal selekzioaren 30. urteurrena ospatzen ari dira Azkoitian.

 

Mario Gomez.

 

Mario Gomez. JON HERNAEZ / ARP.

 

Josu Tornay.

 

Hogeita hamar urte bete dira aurten euskal xake selekzioak lehen neurketa jokatu zuela. Italiaren aurka izan zen, Azkoitian (Gipuzkoa). Urteurren hori ospatzeko, Euskadiko Xake Federazioa hainbat ekitaldi antolatzen ari da igandera arte Azkoitian. Euskal selekzioak eta Eskoziakoak bihar jokatuko duten norgehiagoka nabarmentzen da guztien artean. «Nik nahi nuen gure lurralde guztietako jokalariak aritzea, eta hori lortu dugu. Zoritxarrez, hainbat arrazoirengatik ez dira ariko zenbait jokalari garrantzitsu, baina oso talde polita prestatu dugu. Orain dela 30 urte jokatu zuten hiru jokalari ere izango ditugu taldean», azaldu du Iñigo Argandoña selekzioko jokalari eta hautatzaileak.

Azkoitian ez da izango Santi Gonzalez Euskal Herriko jarduneko txapelduna. Jokalari bilbotarrak euskal selekzioarekin jokatu izan du, baina oraingoan ez du onartu eskaintza, ez dagoelako ados antolakuntza ekonomikoarekin. Bestalde, Felix Izeta aspaldiko partez ariko da berriro taularen aurrean. Zestoarrak aspaldi hartu zuen erretiroa, baina ez du aukera galdu nahi izan. Harekin duela 30 urte selekzioarekin jokatu zuten Mario Gomez eta Juan Ignacio Alonso ere ariko dira, baita Unai Garbisu, Patrice Etxegarai, Javier Martxena, Irati Laseka eta Miriam Muñoz. 10:00etan hasiko dira goizeko norgehiagokak, eta 14:00etan arratsaldekoak, guztiak Azkoitiko Elkargunean.

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1854/027/002/2014-11-28/euskal_selekzioaren_30_urteurrena_ospatzen_ari_dira_azkoitian.htm